Your cart is currently empty.

Alergenoak behar bezala etiketatzea

Kakahuetea duten olo-gailetak adibide egokiak dira honetarako: kontu handiz ibili ezean, alergia dutenek ezusteko desatsegina har dezakete edozein unetan, lehen begiratuan seguruak diruditen elikagaiak janez. Alergologia eta Immunologia Klinikoko Espainiako Elkartearen (SEAIC) 2015eko txosten alergologikoaren arabera, kontsultara joaten diren 10 pertsonatik batek elikadura-alergiaren bat du. Sintomek oso erreakzio bortitz eta arriskutsuak eragin ditzakete, hala nola anafilaxia (hainbat sistema organikori eragiten dien erreakzio immunea, hilgarria izan daitekeena). Gainera, erreakzio oso larriak jasaten dituzten pertsonak alergeno-kopuru txikien aurrean ere sentsibleak dira eta, beraz, ezin dute beti oso ziur egon, arrasto mikroskopiko batek ospitalera eraman baititzake. Zorionez, 2005ean 2220/2004 Errege Dekretua onartu zen. Horren arabera, elikagaien etiketetan 12 alergenoen presentzia adierazteko obligazioa dago (kopuru txikienetan bada ere):

  • Glutena duten zerealak (gari-irina, oloa, zekalea, etab.).
  • Krustazeoak eta deribatuak (surimia, adibidez).
  • Arrautza (trazak soilik izan ditzaketen produktuak barne).
  • Arraina.
  • Kakahueteak (edo haren trazak).
  • Soja (edo bere olioa).
  • Esnea eta deribatuak (gurina eta gazta).
  • Oskoldun fruituak (intxaurrak, hurrak, pistatxoak…).
  • Apioa.
  • Mostaza.
  • Sesamoa.
  • Sulfitoak eta sufre dioxidoa.

2006an beste 2 alergeno gehitu ziren:

  • Altramuza eta deribatuak (haien irina ere bai).
  • Moluskuak eta deribatuak (surimia).

Gainera, Europako egungo erregelamenduak, 2014ko abenduaren 13tik indarrean dagoenak, ontziratutako produktuek alergenoen presentziaren berri ematera ez ezik, tabernetan, ospitaleetan, jatetxeetan, ikastetxeetan eta granelean eta urrunetik saldutakoetan ere hala egitera behartzen du. Gainera, aukera ematen du alergikoek lupa etxean utzi dezaten.

Erregelamendu horrek behartzen du, gainera,  alergenoei buruzko informazioak irakurgarritasun-estandar batzuk bete behar dituztela: “Nahitaezko elikadura-informazioa leku nabarmen batean adieraziko da, erraz ikusteko moduan, argi irakurtzeko moduan eta, hala badagokio, ezabaezina izateko moduan” eta gutxienez 1,2 mm-ko letra-tamainarekin.

Osagaien zerrenda osoa jartzeko txikiegiak diren ontzietan (Ketchup poltsatxo bat, adibidez), bi datu bakarrik izango dira nahitaezkoak: iraungitze-data eta alergenoak. Azkenik, elikagaietan dauden olio begetalen jatorria ere zehaztu egin behar da, eta hori mesedegarri da  sojari edo ekilore-haziei alergia diotenentzat. Hori guztia aurrerapauso  bat izan da janariari alergia dioten pertsonen segurtasunean: orain jakingo dute ziur zer jan dezaketen eta zer ez.

Tabla de Alergenos