Your cart is currently empty.

COVID-19. Etxera eramateko gure zerbitzuan hartutako neurriak

Etxera eramateko gure zerbitzuaren bezero agurgarria.

Denok ezohiko egoera bati aurre egiten ari gara, eta bakoitzak erantzukizun handia eta azkar egokitzeko gaitasuna erakutsi behar du. Ilcapo-n argi dugu gure lehentasun nagusia gure langileen eta bezeroen osasuna ziurtatzea eta ongizatea bermatzea dela, haiek baitira  gure erabakien arrazoi nagusia.

COVID-19k sortzen duen ziurgabetasunaren aurrean, krisia hasi zenetik gure lantoki nagusian eta etxera eramateko zerbitzuan ezarri ditugun neurri zorrotz batzuei buruzko informazioa zuzenean partekatu nahi dugu zurekin. Higiene  eta garbiketa alorreko protokolo zorrotz horiek egunero indartzen eta eguneratzen jarraitzen dugu, osasun-agintarien gomendioak zorrotz betez.

Etxera eramateko gure zerbitzurako neurri espezifikoak:

  • Webgunearen bidez edo contactless bidez eskatzea eta ordaintzea sustatzea, ordainketa eskudirutan egitea onartuz, segurtasun neurri zorrotz batzuen pean.
  • Gure banatzaileak tinbrea joko du eta poltsa termikoa ate aurrean lagako du eta metro eta erdi urrunduko da.
  • Bezeroak poltsa termikotik hartuko du eskatutakoa eta dirua poltsa gainean utziko du eta metro eta erdi urrunduko da.
  • Gure banatzaileak dirua hartu eta kanbioak utziko ditu eta berriz ere segurtasun tartea utziko du.
  • Bezeroak, itzulitako dirua jaso, eta atea itxiko du.
  • Gure banatzaileak poltsa hartuko du eta joan egingo da.

Hauek adibide batzuk baino ez dira zuen segurtasuna eta gure enplegatuena ziurtatzeko hartzen ari garen neurri guztien artean.

Komunikatu hau aprobetxatu nahi dugu zure konfiantza eskertzeko eta denontzat hain zailak diren une hauetan animoak bidaltzeko.

Ilcapo-ko etxerako zerbitzuko talde osoa.