Your cart is currently empty.

Erantzukizun Sozial

Erantzukizun Sozial

Ongizatea eta Osasuna

Hobetzeko eta guztientzako zerbitzu onuragarria eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko ekimenak.

Gure Konpromisoa

Dieta askotarikoa eta orekatua eramaten lagundu nahi zaitugu, horregatik, elikagaien kalitatea eta segurtasuna dira gure prozesu guztietako funtsezko bi faktore.

IlCapon gure bezeroen ongizatean eta osasunean lagundu nahi dugu, eta horretarako, gure ekimenen berri ematen dizugu, arlo bakoitza hobetzeko eta guztiontzako zerbitzu onuragarria eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko.

  • Hornitzaileak

Hornitzaileekiko harremana epe luzekoa izan dadin saiatzen gara, beti ere, hornitzaileekin batera ikasten saiatuz eta ikasketa hori  bi norabidekoa izan dadin bilatuz. Gure elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren filosofia bera duten hornitzaileekin bakarrik egiten dugu lan. Gainera, gure hornitzaileei jokabide eta hornidura etikoa eskatzen diegu.

  • BEZEROAK

Guretzat bezeroek daukate lehentasuna. Ahalegin guztiak egiten ditugu eta egunero lan egiten dugu haien beharrak asetzeko, eta produkturik onena eskaintzen diegu  produktuaren eta zerbitzuaren kalitatea bermatuz. Gainera, gure produktu freskoekin eta kontsumitzeko prest dauden haien bitartez egunean eguneko soluzio  osasungarriak eskaintzen dizkiegu.

  • ELIKAGAIEN KALITATEA ETA SEGURTASUNA

Elikagaien segurtasunaren alorrean daukagun konpromisoa honela gauzatzen dugu:

  • Gure hornitzaileei egiten dizkiegun hasierako auditorien eta kontrolen bitartez.
  • Gure produktuen kontrol-azterketak: mikrobiologikoak, fisiko-kimikoak eta nutrizionalak.
  • Osasun ikuskaritzak gure establezimendu guztietan.
  • Elikadura katearen kontrol zorrotza indarrean dagoen arautegia betetzen dela bermatzeko.
  • Trazabilitatearen kontrola (aurrera eta atzera), edozein elikagaik sortzen denetik kontsumitu arte egin duen ibilbidea ezagutzeko aukera ematen diguna.
  • ANTOLAKUNTZA

Ilcapo-n ez dugu konformatu nahi daukagunarekin, ezta hori lortzeko moduarekin ere; ez gara konformistak, eta etengabeko hobekuntza bilatzen dugu pertsonei, tresnei, metodoei eta prozesuei, emaitzei eta abarri dagokienez, etorkizuneko bidean aurrera egiten jarraitzeko.