Your cart is currently empty.

Espeltazko pizza integralen oinarriak

Daukan zaporeari eta osasunarentzat dituen onura nabarmenei esker sukaldean indartsu sartu den joera bihurtu da %100 irin integrala. Irin mota horrek, alea osorik kontserbatzen denez, abantaila ugari ditu irin finduen aurrean eta bai plater gozoak nahiz gaziak prestatzeko oso egokia da. Horregatik ugaritu da eskaintza, eta kontsumitzaileek gero eta gehiago eskatzen dute. Hala ere, joerez harago, kontua da irin integralak izugarrizko propietate nutrizional egokiak dituela elikadura orekatua eramateko.

Zuntza:

Oskol kopuru handia duenez, zuntz-ekarpen handiagoa du. Odolean azukre mailak erregulatzen laguntzen du eta glukosa odolera pasatzea mantsoago eta progresiboagoa da eta era horretan beteta gauden sentsazioak gehiago irauten du eta digestio prozesuan laguntzen du.

B taldeko bitaminak:

Tiamina: B1 bitamina bezala ere ezaguna, elikagaiak energia bihurtzen laguntzen du eta gorputzeko zelulen garapena eta jarduera sustatzen du.
Niazina: nerbio, digestio aparatuaren funtzionamenduan laguntzen du eta azalaren osasuna hobetzen du, substantzia toxikoak ezabatuz. Hormonen produkzioan, elikagaien metabolizazioan eta odoleko zelulen sorkuntzan zeregin garrantzitsua betetzen du.

Mineralak:

Selenioa: immunitate-sistema erregulatzen eta organismoaren defentsa prozesuak hazten laguntzen du, infekzio posibleetatik babestuz. Tiroide guruinaren funtzioa ere arautzen du, eta antioxidatzaile indartsua da, erradikal libreek eragindako kaltea murriztuz.
Magnesioa: kaltzioa eta fosforoa hezur eta hortzetan finkatzeko funtsezkoa da eta, horregatik, osteoporosia eta txantxarrak prebenitzen ditu.