Reservation
Online
Integer congue malesuada eros congue varius. Sed malesuada dolor eget velit pretium. Etiam porttitor finibus. Nam suscipit vel ligula at dharetra
Integer congue malesuada eros congue varius. Sed malesuada dolor eget velit pretium. Etiam porttitor finibus. Nam suscipit vel ligula at dharetra
Gaur egun gero eta zabalduago dagoen joera bat dago, alegia, gure gorputza eta osasuna gero eta gehiago zaintzen dugu eta horretarako funtsezkoa da elikadura osasungarria eta orekatua aukeratzea. Horrela, asko dira hanburgesa begetarianoak aukeratzen dituztenak haragizko hanburgesa tradizionalen alternatiba bezala.
Bestela pentsatu daitekeen arren, era horretako hanburgesak ez dituzte begetarianoek soilik kontsumitzen, baizik eta osasuna zaintzearren dieta sano bat eraman nahi duten haiek ere bai.
Normalean, hanburgesa eta janari sanoa terminoak kontraesanekoak dira. Arrazoia sinplea da, alegia, hanburgesak jatordu azkarreko produktuak izan ohi direla, hain osasungarriak ez diren osagaiekin eginak eta gantz aseen kopuru handia dutenak.
Noski, hanburgesa begetarianoekin gauzak aldatu egiten dira, izan ere osasunarentzako propietate eta onura asko ditu.
Azken urteetan izugarri aurreratu da hanburgesa begetarianoen bai egituran eta bai zaporean, hainbeste, okelezkoak besteko zaporetsuak izan daitezkeela. Baina noski, osasungarriagoak dira eta animaliekiko bidezkoagoak.
Hanburgesa begetarianoen onurak
Adierazi dugun bezala, hanburgesa begetarianoek osasunerako onura ugari dauzkate eta pena merezi du horiek ezagutzea.
Normalena denez, animalia jatorriko osagairik ez duten hanburgesa haiek, haragirik gabekoek adibidez, gantz gutxiago dute. Ohiko txahal hanburgesek 10 gramo gantz inguru dituzte, eta hanburgesa begetarianoek, berriz, 3 gramo inguru. Kaloriei dagokienez, lehenengoek erraz gainditu ditzakete 200 kaloria zati bakoitzeko, eta bigarrenek, berriz, 70 kaloriatik gora ez dute izango. Beraz, aukera bikaina dira bai begetarianoentzat, bai pisua galdu nahi dutenentzat.
Haragizko hanburgesen ezaugarria da kontserbatzaile asko dituztela, bizitza erabilgarria luzatzearren sartzen dizkiete, eta hori ez da oso osasungarria. Hanburgesa mota horietan gehien erabiltzen duten kontserbatzaileetako bat sodio nitritoa da, eta horren kontsumoak gaixotasun jakin batzuk izateko arriskua areagotzen du.
Hala, etxean egindako hanburgesa begetarianoen aldeko hautua egitea da aukerarik osasuntsuena, etxeko osagaiekin eta osagai naturalekin eginak.
Begetal gehienak zuntzetan aberatsak direnez, hanburgesa begetarianoek hesteetako zirkulazioa errazten dute. Hala, idorreria bezalako gaixotasunak saihesteko aukera bikaina dira.
Soja bezalako osagai jakin batzuk, sarritan hanburgesa begetarianoak egiteko erabiltzen dena, organismoaren LDL kolesterola murrizten laguntzen dute. “Kolesterol txarra” bezala ezagutzen dena da eta potentzialki hilgarria izan daitekeena, arteriak buxatzen baititu, odol fluxua blokeatzera iritsiz.
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |