Your cart is currently empty.

Kalitatea

Kalitatea

Izateko dugun arrazoia

Ilcapo-n kalitatea oso gauza serioa da, guretzat funtsezkoa da gure bezeroak gogobeteko dituen produktua eskaintzea.

Gure konpromisoa

Dieta askotarikoa eta orekatua eramaten lagundu nahi dizugu, horregatik elikagaien kalitatea eta segurtasuna dira gure prozesu guztietako funtsezko bi faktore.

IlCapo-n badakigu elikadura funtsezkoa dela pertsonen osasunean, eta nutrizioko aurrerapen zientifikoek erakutsi dute zeien garrantzitsua den elikadura egokia betetzea bizitzako etapetan eta pertsona-mota desberdinetarako. Dieta osasungarri eta askotarikoak multzo guztietako elikagaiak behar ditu eta kopuru nahikoan, gainera, pertsonaren energi eta nutriente beharrak estaltzeko, eta horri gehitzen badiogu ariketa fisikoa egiteko ohitura, modu ona da osasuntsu egoteko. Pertsona bakoitzaren nutrizio-beharrak adinaren, pisuaren, altueraren eta jarduera fisikoaren araberakoak izango dira, eta ezaugarri horiek aldatzen joango dira bizitzan zehar.

IlCapo-n, dieta askotarikoa eta orekatua izan dezazun lagundu nahi dizugu. Horregatik, elikagaien kalitatea eta segurtasuna funtsezko bi faktore dira gure prozesu guztietan, eta gure bezeroen gogoko izango diren produktu seguruak eskaintzen ditugu. Honela betetzen da elikagaien segurtasunarekin dugun konpromisoa:

  • Hasierako auditoriak eta kontrolak gure hornitzaileei.
  • Gure produktuen kontrol-analisiak: mikrobiologikoak, fisikokimikoak eta nutrizionalak.
  • Osasun-ikuskapenak gure establezimendu guztietan.
  • Elikagai-katearen kontrol zorrotza, indarrean dagoen araudia bete dadin bermatzeko.
  • Trazabilitatearen kontrola (aurrerantz eta atzerantz), horrek aukera ematen baitigu edozein elikagairen ibilbidea jatorritik kontsumitzen den arte ezagutzeko.

Gainera, gure kalitate-politikaren barruan, IlCapo-n, konpromisoa dugu Genetikoki Aldatutako Organismorik edo horien deribaturik gabeko produktuak erabiltzeko; eta exijentzia hori bete egiten dela bermatzeko, kontrolak egiten zaizkie hornitzaileei, eta lehengaien eta produktuen jarraipen zorrotz bat egiten da.

Horregatik guztiagatik, zure eskura jartzen dugu gure produktuen balio nutrizionalei buruzko informazio guztia eta haietan dauden alergenoei buruzko informazio guztia, zure beharretara ondoen egokitzen den menu bat prestatu dezazun: